top of page

BIOGRAFIA

Beethoven

Beethoven Bonnen jaio eta giro pobrean hazi zen. Hamaika urte zituela, pianojoletzat aurkeztu zen, eta interes handia erakutsi zuen zientziei zegokienez: Unibertsitatean matrikulatu eta irakurzaletasun handia izan zuen. Halaber, oso gogoko zituen Frantziako Iraultzaren ondorioz sorturiko ideiak.

Vienan Haydnen ikaslea izan zen; baina, gutxira, entzumen arazoak izan zituen, eta laster gor gelditu zen; horren ondorioz, eta bizitzan izandako etsipen ugarien eraginez, izaera zakarra izan zuen eta bere sufrimendua sarri nabarmentzen zen bere obretan. 1827an hil zen, ospea lortu ondoren eta mundu osoan miresten zutela.

Beethoven Klasizismoaren bukaerako konposatzailerik garrantzitsuena izan zen, Klasizismoari bukaera eman eta Berpizkundearen oinarriak ezarri baitzituen (bien arteko zubia izan zen: musikagile klasikoa nahiz erromantikoa zen); ondorioz ondorengo musikagile guztiek beraren eragina izan zuten eta Vienako tradizioaren goren unea izan zen.

Hurrengo orrialdetan informazio gehiago topatuko duzu.

bottom of page